Maroma. Idatzi gabeko Erandioko historia dokumentala Hiruka aldizkarian

Gaurkoan Hiruka aldizkaria izan dugu hizpide Unai Brearekin batera. Erandioko txoko feministak egindako dokumentala izan dugu mintzagai. Erandioko Txoko Feministako kideek bost urte eman dituzte udalerriko hainbat emakumeren testigantzak batzen eta ordenatzen, Maroma. Idatzi gabeko Erandioko historia dokumentala egiteko. Auzoz auzo, udalerriko askotarikotasuna islatzen duen zortzi emakumeren lagina osatu dute, kamera aurrean,  egunero emakumeek pairatzen duten bortizkeria ikusgarri eta ikusezina mahai-gaineratzeko. Bestetik Ionan Marigomezekin izandako elkarrizketa ekarri digu EHUren Plentziako Itsas Estazioko (PiE) zuzendaria da gaur egun.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskal Museoak handitze lanak abiatuko ditu

ar. Ots 11 , 2020
Bilboko Euskal Museoak berrikuntza integralerako proiektua aurkeztu du. Aurkezpen ekitaldian izan dira Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeria, Bilboko alkate Juan Mari Aburto eta Euskal Museoaren koordinatzaile Sorkunde Aiarza. Museoak euskal kulturara sartzeko atea izan nahi du,  mundura zabalik egongo den ate bat izatea, eta, horrela, nazioarteko goi mailako zentro gisa […]

Honekin lotuak