Aste honetan Koronavirusa jarriko dugu gure eztabaidaren erdigunean. Gainera, Europar Batasunak aparatu teknologikoak birziklatzeko bere hurrengo neurria iragarriko digu. Azkenik, #HamarkadanZehar-en hurrengo kapitulua etorriko da.
Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.
Bilboko auzo batzuetako auzokideek elkartasun sareak sortu dituzte Koronabirusak ekarri dituen eta ekarriko dituen mehatxu guztiei aurre egiteko asmoz. Auzo bakoitzeko sareak antolaketa eredu ezberdin bat dauka baina denek helburu komun bati erantzuten dute: era kolektibo baten antolatzea krisi sanitario honek dakartzan ondorioei erantzun komunitario bat emateko eta egoera hau […]