Harrobia ikastolako marketin eta publizitateko etorkizuneko profesionalak COVID-19aren osasun emergentzia egoerarekin arduratuta daude eta elkartasun ekimena jarri dute martxan. Horretarako, publizitate agentzia solidarioa martxan jarri dute. Ekimen honen helburua, egoera honengatik kaltetuta izan diren enpresa txiki, ertain eta autonomoei marketin eta publizitateko doako zerbitzua eskaintzea da. Dagoeneko eskaerak aurkezteko epea eskuragarri dago https://marketina.harrobia.net/zerbitzuak/ eta publizitate proiektuen abiaraztea apirilaren 20tik aurrera izango da.Publizitate agentzia solidarioak enpresen beharren arabera hainbat zerbitzu eskainiko ditu. Hauetako batzuk diseinu grafikoa (marka eraikitzea, logotipoa, irudi korporatiboa, besteak beste), marketin digitala (social media estrategia, web diseinua, SEO, Facebook Ads…), merkataritza-ikerketa (Benchmarking, Mystery Shopper, datu analisia…), ekitaldi antolaketa, publizitate kanpainak eta marketin digitaleko ikastaroak.
Deskargatu hemen.