Gernika bonbardatua izan zeneko 84 urte beteko dira apiril honetan, eta, urtero legez, Gernika memoriaren lekuko plataforma osotzen dugun elkarteok, elkarlanean, egitarau bateratua antolatu dute. Ibon Meñikak ekarri dizkigu egitarauaren nondik norakoak. Berrikuntza nabariena, aurten, Jon Rementeria Larruzea musikari gernikarrak (Sarkor taldekide ohiak) “Gernika Bizirik” abestia egin duela da. Haatik, denetariko ekimenak egon badaude: hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, aldarrikapenak, elkarrizketak…eta bereziki apirilaren 26ko sirena hotsak, 4 minututako geldiunea eta kandelen mobilizazioa.
Deskargatu hemen.