COVID-19aren aurkako murrizketen amaierak terrazak handitzeko ezohiko lizentzien inguruko eztabaida piztu du. Auzo elkarteek eta ekologistek pandemiaren aurreko egoerara itzuli behar dela defendatzen dute, baina ostalariek lizentziak mantentzeko eskatu dute. Ekologistak Martxan elkarteak argi dauka oinezkoentzako espazioa lehenetsi behar dela eta terrazak lehengora bueltatu. Txapu Martin Urretak azaldu digun bezala  […]

Bilbao Kirolak-eko udal kiroldegietako udako denboraldia datorren larunbatean, ekainak 12, hasiko da, egun horretan zabalduko dira Artxandako, Txurdinagako eta Errekaldeko kanpoko igerilekuak irailaren 12ra arte. Bilboko Udalak iazko udan martxan jarritako COVID-19aren aurreko prebentzio-neurri berberak hartuko ditu, udan gune seguruak eskaini ahal izateko. Neurri horien artean daude instalazioetako edukiera-mugak, espazioak […]

Kafe Antzokiaren egoeraren berri izateko Mikel Urbeltz batu zaigu. 14 hilabete itxita egotea, egoera latza dela azpimarratu du. Gainera Jaurlaritzak kontzertu aretoak babesik gabe utzi dituela salatu du. Hala ere, programazioa berrantolatzen dabiltza egoerak ahalbidetzen duenean ateak irekitzeko. Egoerak utziz gero, irail-urrian ateak irekiko ditu Kafe Antzokiak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210604_mikel_urbeltz_kafe_antzokia.mp3 Deskargatu hemen.

Koronabirusak eragindako infekzioaren ondorioak ez dira horren larriak haur eta gazteetan. Oraindik argi ez dagoena da transmisioan jokatzen duten papera. Dirudienez, adinaren araberakoa da, txikienek ez dute birusa adinekoek bezain erraz transmititzen. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210420_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.  

Europako Medikamentu Agentziak ondorioztatu duenez, ez dago txertoak gertaera tronbotikoak eragiten dituen ebidentziarik. Urtean, berez, 1000 pertsonatik batek gertaera tronbotiko bat izaten du. 5 milioi dosi eman ziren unean, 30 kasu eman ziren, estatistikoki zegokiona baino gutxiago. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210330_Koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.

Koronabirusaren aurkako neurriak modu bisualean aurkezten dituen eredu bat erakutsiko digu Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak: suitzar gaztaren eredua. Zer zerikusi ote dute gaztak eta koronabirusak? https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210302_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.  

Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenen baitan Ana Galarraga Aiestaran  zientzia-komunikatzailea izan dugu gurekin solasean. Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da, eta Elhuyar Fundazioan egiten du lan, euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Azkenaldion, COVID-19 dela eta ikusi dugu batez ere, han eta hemen, lan handia […]

Urtebete da COVID-19 gure artera iritsi zela. Ondoren, salbuespen egoeran sartu eta eta inoiz imajinatu ez genuen konfinamendua bizi genuen.  Etxean egon ostean, normaltasun berria deiturikoa heldu zen eta, ondoren, bigarren eta hirugarren olatuak etorri dira. Alarma egoera, etxeratze aginduak, murrizketak… Azken hilabeteotan neke pandemikoa dugula ere entzun izan dugu. […]