SOINUGELA: When I’m Sixty-Four (The Beatles)

Kanta hau 1967an grabatu zutenean, The Beatles taldeko lau musikariak oso gazteak ziren, baina, hala ere, zahartzarora arte irautea nahi zuten maitasun bati buruzko kanta egin zuten: When I’m Sixty-Four. Nekez imajina zezaketen orduan nolakoak izango ziren berak 64 urte betetzean, ez eta laurak adin horretara iritsiko ziren ere.

Gure lagun handi batek, Pedro Elias Igartuak, Soinugela irratsaioko gidariak, 64 urte betetzen ditu gaur, eta horregatik, Zenbat Gara elkarteko eta Bilbo Hiria irratiko lagun guztiok, gure eskerrekin batera, mila zorion eta besarkada handi bat bidaltzen diogu bihotz-bihotzez.

Orain baino dezente gazteagoa zen Pedro ere Bilbo Hiria irratian bere musika Saioa egiten hasi zenean. Berea da irratsaio dekanoa gure irratian. Egiari zor zaiona esateko, esan behar dugu bi hamarkada luze hauetan ezin konta ahal musikari ezagutu ditugula Pedroren eskutik eta ezin konta ahala kantu eder entzun ditugula Soiunugelan, bere hitz eta iritzi interesgarriekin horniturik eta aberasturik. Izan ere, Pedrorekin egonez gero, musika ona ezagutzen eta musika bera maitatzen ikasten duzu.

The Beatles taldearen kantak pasarte batean galdera bat egiten du: «Botila bat ardo ekarriko didazu 64 urte betetzen ditudanean?». Bilbo Hiria irratiko lagun guztiok botila bat ardo zabaldu dugu, edalontziak jasota, Pedro Elias Igartuaren alde topa egiteko eta Soinugela beste horrenbeste urtez zabalik manten dezala opatzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #99: The War On Drugs, King Krule, U.S. Girls, Maria Rivero, Ed Harcourt, Vagabon

al. Api 20 , 2020
The War on Drugs taldea Philadelphiatik dator. A Deeper Understanding diskoa 2017an kaleratu zuten. King Krule hurrengoa. Bere musikak gatibu gauzka. The Ooz diskoa bikaina da eta bertatik abesti pare bat ekarri dugu. U.S. Girls talde kanadarrak disko berria dakar 2020 honetan Heavy Light, eta bertatik zerbait entzungo dugu. Maria […]

Honekin lotuak