SOINUGELA: Get Up, Stand Up (Peter Tosh) #konfinamendutik

Karibe aldera eraman gaitu Pedrok gaur, Jamaikara. Benetan datu bitxia eman digu, gainera: Jamaikak hiru milioi biztanle besterik ez dauka, baina, hala ere, azken hirurogei urteetan ehun milatik gora kanta konposatu dituzte bertako sortzaileek. Sortzaile horien artean izen mitiko asko daukagu. Mitikoenetako batzuk, The Wailers taldea eta bere bi partaide ospetsuenak: Bob Marley eta Peter Tosh. The Wailers taldeko kide zirela idatzi eta grabatu zuten biek Get Up Stand Up kantu ezaguna. Dena den, Peter Toshek taldea desegin ostean grabatutakoa aukeratu du Pedrok atal honetarako. Kantu ezin egokiagoa da honako hau larrialdi egoera honetan, haren aitzakian eta gure osasuna eta ongizatea babesten dituztelakoan, eskubide sozialak eta indibidualak murrizteko tentazioa izan bailezakete zenbait agintarik. Erantzun modura, kantaren leloak zera esaten digu: «Altxa zaitez eta egon zutik zure eskubideen alde».

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BILBOKO KRONIKA TXIKIAK: Berebar taberna

lr. Mai 2 , 2020
Askotan joaten naiz San Frantzisko kaleko Berebar tabernara. Lagun batekin gelditzen naiz han. Tea eskatzen dugu biok, eta berriketan hasten gara honetaz eta hartaz. Tea benetan gozoa da Berebar tabernan. Mendafin orriekin eta azukre askorekin zerbitzatzen dizute. Oso merkea da, gainera; euro bat baino ez du balio. Hitz joko polita […]

Honekin lotuak