SOINUGELA: Afrika mendebaldeko musikariak eta beste

Salif KeitaSaio honetan harat-honat eraman gaitu Pedro Elias Igartuak musikaren geografian. Abiatu, Irlandatik abiatu gara Sinead O´Connor kantariaren Throw Down Your Arms diskoarekin, baina disko honek beronek Jamaikako giro musikalean murgilarazi gaitu, beraren bitartez gorazarre egin nahi izan baitie kantari irlandarrak uharteko rastafarismoari eta bertako zenbait kantari ezaguni. Segidan, Euskal Herrira bihurtu gara Iker Goenaga trkitilariaren hirugarren diskoa (Amorrua) ezagutzen hasteko. Van Morrison ere izan da Soinugelan, Irlandan bertan country doinuez grabatu duen diskoaren bidez. Hurrengo geldialdia Errumanian egin dugu, bertako ijitoek egiten duten lautari musikaren erregina izan zen Romica Puceanuren 1964ko grabazioa entzuteko. Portugalgo fado modernoa ere ezagutu dugu Anabela abeslariarekin eta Finlandian ere ibili gara apur batez, ezohiko folka egiten duen Värtina taldearen 12. diskoaren lagin bat entzuteko. Alabaina, geldialdi luzeena Afrika mendebaldean, Malin eta Senegalen, egin dugu bertako musikari handiekin, haien diskoak BBC3 irrati kate entzutetsuaren World Music sarirako izendatuak daudela eta. Horrela, Amadouk eta Mariamek, Maliko kantari itsuek, Dimanche a Bamako (Igandez Bamakon) aurkeztu digute; Ali Farka Tourek eta Toumani Diabatek In the Heart of the Moon (Ilargiaren bihotzean) disko zoragarria ekarri digute; Salif Keitak (irudian) mandingeraz abestu du eta Thione Seck senegaldarrak, aldiz, woloferaz.

Soinugelaren azken irratsaioa deskargatzeko, klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.

Entzun 1.atala:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela1atala060309.mp3

Entzun 2.atala:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela2atala060309.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 1x18: Musikalak

og. Mar 9 , 2006
Film gehienek musika darabilte. Girotze moduan, erritmoa emateko, istorioan zeresana duelako, gutizia artistikoagatik, edo auskalo beste zenbat kausa misteriotsu eta inefablegatik. Beste batzuek musika, bidaide ez ezik, protagonista ere bilakatzen dute. Pertsonaiek abestu eta dantzatu egiten dute. Horietaz hitz egiten eman dugu saio osoa. Soinu banda bihurtzen da filmaren benetako […]

Honekin lotuak