MUSIBLA #99: The War On Drugs, King Krule, U.S. Girls, Maria Rivero, Ed Harcourt, Vagabon

The War on Drugs taldea Philadelphiatik dator. A Deeper Understanding diskoa 2017an kaleratu zuten. King Krule hurrengoa. Bere musikak gatibu gauzka. The Ooz diskoa bikaina da eta bertatik abesti pare bat ekarri dugu. U.S. Girls talde kanadarrak disko berria dakar 2020 honetan Heavy Light, eta bertatik zerbait entzungo dugu. Maria Rivero musikari bizkaitarra izango da hurrengoa gaurko zerrendan. Zenbait taldetan parte hartu ondoren bere bakarkako bigarren diskoarekin dator, Parentesiak. Ed Harcourt britaniarrak The Beautiful Lie diskoa 2006an atera zuen. Gure diskotegian topatu dugu disko bikain hau. Aurrera gure saioan Kim Salmon and The Business proiektuarekin jarraituko dugu. Australiatik dator eta guztiz gozagarria iruditzen zaigu. Eta bukatzeko Vagabon. Laetitia Tamko musikaria dago proiektu honen atzean. Kamerungo egilea Estatu Batuetan bizi da aspaldi eta bertan sortu zuen taldea. 2017an atera zuen Infinite Wolds eta bertatik abesti pare bat.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Etxealditik euskaraldira hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko proposamena

al. Api 20 , 2020
Konfinamenduan harremanak eta hizkuntzen ohituren inguruan hausnartzeko etxealditik euskaraldia martxan da. Etxean eta etxetik ditugun harreman-komunikatiboen inguruan pentsarazteko ariketa batek eta egunerokoan sortzen diren egoeretan euskararen erabilera sustatzeko zazpi ideia-proposamenek osatuko dute ekimena. Hausnarketa eta praktika bultzatzearekin batera, herritarrei digitalki zein fisikoki parte- hartzeko bideak zabaldu nahi dizkie ekimenak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200420_euskaraldiaEtxetik.mp3 […]

Honekin lotuak