Verde Prato gaur zuzenean Bilborock aretoan

Amaia Miranda eta Verde Pratok kontzertua eskainiko dute gaur Bilborock Aretoan, ‘Musika Lokala’ saioaren baitan. Bertaratzen direnek eserita egon beharko dute eta gehienezko edukiera 80 lagunekoa izango da. Verde Prato Ana Arsuaga margolari eta musikariaren bakarkako proiektu berria da. Gaurkoan Bilbo Hiria irratian izan da. Bere lehen lanak, izen bereko EP batek, gai minimalistak aurkezten ditu teklatu batetik eta bere ahotsetik abiatuta. Zuzeneko batean grabatutako lana da baina laster estudioan grabatutako lana argitaratuko du.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Amoranteren berria "Ama hil zaigu"

ol. Eka 12 , 2020
Irailean argitaratuko du bere lehenengo lan luzea. Gaurkoa Rafa Ruedak disko berri horretako aurrerapen kantua ekarri digu. Atzo argitaratu zuen kantua eta bideoklipa, “Ama hil zaigu”. Artzeren poemarekin kantua egin dui, nahiz eta askorentzat letra ezaguna izan Mikel Laboak musikatu zuen 1974ean, oraingoan bertsio baino be-interpretazioa da. Diskoa Aitor Etxebarriaren […]

Honekin lotuak