Filosofia Olinpiaden finala izango da larunbatean Bilborocken. Garazi izan dugu telefonoaren beste aldean, Agora Filosofia Elkarteko kidea eta Filosofia Olinpiadako antolatzailea; eta berak eman dizkigu finalari buruzko xehetasun gehiago. Filosofia eta pentsamendu kritikoa bultzatu nahi dutela azpimarratu du Garazik. Gaineratu du, DBH 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako […]

Adierazpen askatasuna eta osasuna izango dituzte hizpide gaur eta bihar Bilboko Bilborocken egingo den Lucia Martínez Odriozola Kazetaritza Feministari buruzko III. Kongresuan. Pikara Magazinak antolatu du eta guztira 120 pertsona baino gehiagok hartuko dute parte hizlarien, aurrez aurreko parte-hartzaileen eta online parte-hartzaileen artean. Eta Bilborock izango da aurrez aurreko hitzorduen […]

Amaia Miranda eta Verde Pratok kontzertua eskainiko dute gaur Bilborock Aretoan, ‘Musika Lokala’ saioaren baitan. Bertaratzen direnek eserita egon beharko dute eta gehienezko edukiera 80 lagunekoa izango da. Verde Prato Ana Arsuaga margolari eta musikariaren bakarkako proiektu berria da. Gaurkoan Bilbo Hiria irratian izan da. Bere lehen lanak, izen bereko […]

Ostegunean Irailak 12an, Bilboko pop rock lehiaketa abiatuko da, 31. Edizioa da aurtengoa. Finalerako sailkatzeko kontzertuak abiatuko dira, ohikoa den moduan Bilborocken. Euskal herriko, estatuko eta nazioarteko taldeak lehiatuko dira, hiru modalitatetan, pop rock, metal eta Urban. Miguel Diezek lehiaketako xehetasunak ekarri dizkigu. Airu taldea Bilbo hiria pop rock lehiaketako […]

Mushkum taldeak argitaratu berri du bigarren lana “Nire totem animalia” izena du. Juncal Altzugarai, kantaria izan da saioan, Bilborock aretoan zuzenean aurkeztuko dute diskoa Aste Nagusian.  Lehen diskoaren ostean, eta hainbat kontzertu eta entseguren ondoren, handitu egin da taldekideen arteko elkar ezagutza. Bigarren disko honetarako ideia argiago bat  izan dute  […]