Azaroaren amaieran, Agroekologiari buruzko V. Nazioarteko Topaketa izan zen Kuban. Euskal Herritik sei baserritar joan ziren, eta gai mamitsuak jorratu zituzten egun haietan: klima aldaketa, haziak, kooperatibismoa… Kuban asko garatu dute Agroekologian eta orain, han ikasitakoa praktikan jarri behar dute, Alazne Intxauspek kontatu digunez.
199eko abenduaren 15ean hasi zen amets bat martxan jartzen, eta egun, hogei urte geroago, urteurren borobila ospatuko dugu. Mikel Urbeltzek helburuez, momentu bereziez eta gaurko ekitaldiez hitz egiteaz gain, balantzea egin du, besteak beste, Zenbat Gararen “familia” asko hazi dela hogei urte hauetan esanez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151215hizpideaurbeltz.mp3 Deskargatu hemen