Ze eingu udan: Itsasmuseuma, Izkiko natura parkea eta Aupa hi

Ze eingu udan? Galdera horri erantzun eta proposamenak ekarriko ditugu Bilbo Hiria irratia. Lehenengo geldialdia Bilbon bertan egingo dugu, Itsasoarekin izan dugun harremana ezagutzeko parada dugu Itsamuseum museoan, Dagoeneko hasiak dira hainbat ikastaro eskaintzen, besteak beste, Bizkaiko golkoa ezagutu, itsasadarrean txangoak…

Bigarren proposamena Izkiko parke naturalera eramango gaitu Sua argitaletxearen eskutik Arabako Izkiko parke naturala ezagutzeko aukera paregabea. Natura eremu harrigarri eta oparoa dugu eta askorentzat ezezaguna. Jonathan Rubines biologoak” Parque natural de izki” liburuan hogei ibilbide proposatzen dizkigu mota guztietako paisaietan barrena, ibaiertzak, ur jauziak, ameztiak, pagadiak ubideak…

Saioa bukatzeko Julen Landaluzeren proiektua ezkutuko dugu Aupa Hi, gure lurraldean txangoak egiteko beste era bat proposatzen digu, hiru ardatz hartuta, kultura, kirola eta gastronomia.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Musika zerrenda, kirol emaitzak eta asmakizunak Gazteolaren eskutik

ol. Uzt 10 , 2020
Gazteolako gazteak musika saioa eskaini digute.  Musika zerrenda propioa ekarri digute. Aukeratutako 10 abestien zerrenda, Gatiburen “Aske bizi” azken postuan dago, eta lehenengoan Zetak taldearen “Hegan” kantua. Kirol tartean futbola eta saskibaloi  txapelketaren sailkapena errepasatu dute. Saio bukatzeko asmakizunak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200710_%20irrati%20tailerra.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak