IBAIZABAL: Krisiak eta neurriak

AEBetan 800.000 miloi dolarreko laguntzak emango dituzte (diru publikotik aterata) zergak murrizten, osasun asegurua hobetzen… ekonomia suspertzeko asmoz. Luis Guridiren ustez lehenik eta behin sakon aztertu behar da krisiaren (krisien) sorburua, eta hartutako neurriek zenbait aspektutan onak izan daitezke, baina beste batzuetan ez. “Hau ez badugu egiten dena eroriko da” dioen mendebaldeko agintarien diskurtsoa ere aztertu du Luisek; gero, krisiek herrialde pobre eta emergenteetan izan dezaketen eraginaz hitz egin du. Bukatzeko, duela berri G-7ko eta laster Londresen izango den G-20ko bilerak aipatu ditu.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KINGSTON HIRIA: Poesia + Dub= LINTON KWESI JOHNSON

ar. Ots 24 , 2009
Azken saio honetan Linton Kwesi Johnson-en lehen diska izan dugu entzungai: “Dread, Beat an’ Blood”. Britainia Handian dub musikan egin zen lehenengotariko diskoa izateaz aparte, aintzindaria izan zan “Dub Poetry” estiloan. Hau da, olerki errezitatuak dub musikaren gainetik. “Toasting”ean ez bezala “Dub Poetry”an testuak ez dira inprobisatuak, aurretik idatziak dira. […]

Honekin lotuak