Gaurko saioa formazio bitxi baten musikarekin abiatuko dugu, Chris Dave an the Drumhedz. Rap, soul, jazz… Amalgama ederra lortzen dute. Euren estreinako diskoa izango dugu entzungai. Hurrengo minutuak Quebec-eko talde batekin emango ditugu. Ought taldeak 2018an atera zuten euren azken diskoa Room Inside the World izenekoa. Bertatik abesti pare bat entzungo ditugu. Tenpora taldeak laugarren diskoa kaleratu berri du: Berriro Asma Nazazu. Taldeak soinu dotore eta kadentzia leunekoak egiten ditu, gainontzeko diskoak bezala, hau ere, guztiz gomendagarri. Michael Alden Hadreas amerikar musikariak Perfume Genius izeneko proiektuaren buru da, eta Set My Heart on Fire Inmediately da bere azken diskoa. Ahotsari garrantzi handia ematen dion gizon honek giro hurbilak lortzen ditu, soinu natural eta organikoen bidez. Bill Callahan-en azken diskoak Shepherd in a Sheepskin Vest du izena, eta diskoko abestiak igarotzen dira istorioak kontatzen, Callahanen ahots sakonak gorpuztuak. Artzain berezi baten abestiak. Segidan Euskal Herriko ahots oso ezaguna, Ruper Ordorika. 2014 urtean grabatu zuen Lurrean Etzanda diskotik ekarri ditugu bi abesti gaurkoan.
Deskargatu hemen.
https://www.youtube.com/watch?v=1UVwVdZoDbs