MUSIBLA #115: Petti, Tenpora, Illuminati Hotties, Bambara, Tristan Mourguy

Gaurko saioari hasiera emateko Petti ekarriko dugu, bere azken diskoko (Manipulazio estrategiak) bi abestirekin. Disko honetan Petti hitzetatik abiatu da. Hitzak Noam Chomskyren pentsamenduan oinarrituta Harkaitz Canok egin duen errebisio pertsonala dira. Artefakto kulturala musika disko huts baino. Tenpora taldeak Berriro asma nazazu diskoa kaleratu berri du, laugarrena euren ibilbidean. Giro lasaia eta abesti inspiratuak eskaintzen dizkigute disko honetan. Hurrengo gonbidatua musikari gazte bat da, Bermeotik dator eta Perre ezizenez ezagutzen dugu. Abesti pare bat daukagu bere musikaren nondik norakoak dasta ditzazuen. Illuminati Hotties 2019an zuzeneko grabazio bat atera zuten Illuminati hotties on Audiotree Live. Disko honetan taldearen aurpegi guztiak ezagutzeko parada ematen du. Bertatik pare bat abesti. Hurrengo astean hasiko gara entzuten euren azken diskoa. Azken saio hauetan Bambara taldearen musika ekarri dugu. Gaur ere bai. Euren azken diskoa, Stray, handia da, aukera ematen badiozu harrapatzen zaituen disko horietako bat, zalantzarik gabe. Bukatzeko Iparraldetik datorkigun musikari bikain bat, Tristan Mourguy. Bere azkeneko diskoa da serie bateko bigarren emaria, dUAL [2/2]: beharrezkoa da… hutsa izena duena. Donibane Lohizuneko musikari honen musika ezagutzen hasteko modu bikaina.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bizitzak erdigunean jartzeko dinamika aurkeztu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

az. Urr 28 , 2020
Maialen Aranburu, Edurne Larrañaga eta Asier Zamorano bozeramaileek aurkeztu duten mobilizazio dinamikak hiru ardatz nagusi ditu: Ondasunak banatu, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak garatu. Bozeramaileek diotenez, dinamika hau sortu dute egungo sistema zalantzan jartzen dutelako eta salbuespen egoera sortu duen osasun krisiak langile zein herritar sektore zabalen bizitzak inoiz baino […]

Honekin lotuak