‘Jira eta bira’ kalejira antolatu du ‘Irati gurasoekin Euskal Herrira’ plataformak otsailaren 6an

Datorren martxoaren 8an hiru urte beteko ditu Iratik, Aranjuezeko espetxean jaio zen haurrak. Espainiar legediak agintzen du Iratik hiru urte betetzean bere gurasoengandik banatu behar duela. Banaketa hori ekiditeko sortu zen ‘Irati gurasoekin Euskal Herrira’ plataforma, eta eskaera zehatz bat egiten dute bertako kideek. Zaballako espetxea amatasuna eta aitatasuna, zein haurren eskubideak errespetatuak izan daitezen prestatzea eskatzen dute. Bertan, modulu mistoa zabaldu eta Irati eta bere gurasoak Zaballako espetxera ekartzea.

Horretarako, beste mobilizazio bat antolatu dute datorren otsailaren 6an. ‘Jira eta bira’ izeneko kalejira ikusgarri bat egingo da Irati eta bere gurasoak, elkarrekin, Euskal Herrira ekar ditzaten eskatzeko. Kalejira Arriagan hasiko da 17:30etan, eta sorpresaz beterik egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Arduraz komunika dezagun" dokumentala aurkeztuko dute Irunen

og. Urt 14 , 2021
“Arduraz komunika dezagun” dokumentalak Euskal Herriko herri hedabideetan egiten den hizkuntzaren erabileraren inguruko gogoeta planteatzen du. Irunen aurkeztuko da gaur, urtarrilak 14, Oiasso Erromatar museoan 19:00etan. Sarrera librea izango da edukiera osoa bete arte, eta bertaratzeko aukera ez dutenek, dokumentala online ikusteko aukera izango dute. Honi buruz hitz egiteko, Antxeta Irratiko […]

Honekin lotuak