Bilboko Auzoko Elkarteen Federazioak Alde Zaharra, Bilbo Zaharra, Deustu, Irala, Errekalde, Otxarkoaga, Santutxu, Solokoetxe, Uribarri eta Zorrotza auzoetako osasun zentroen aurrean mobilizazioak antolatu ditu, ostegun honetan, hilaren 18an, arratsaldeko 19:00etan. Gainera, egun berean hasiko da Osakidetzeko langileek egingo duten bi eguneko greba. Elkarteen federazioak gaineratu du badirudiela osakidetzaren kudeaketa negozio […]

Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua, euskal sindikatuak eta beste eragile batzuk  maiatzaren 29ko mobiliazioan parte hartzeko deia egin dute. Eskakizunen artean, besteak beste 1080 euroko  gutxieneko pentsioa aldarrikatzen dute. Bestalde, Espainiako gobernuak martxan jarri duen erreforma berriari buruz, adierazi dute, pentsio sistema publikoaren erasoa dela; aurreko baldintzak zaildu eta jubilazioa atzeratzea […]

Beste 50 eragilerekin batera, “Ampliacion Supersur Ez” plataformakoek mobilizazioa deitu dute apirilaren 24rako, Arriagan hasiko da 18:00etan. “Supersur gehiagorik ez, bolintxu bizirik” lelopean, azpiegitura handietan eta garraiobide jasanezinetan oinarritutako eredua alde batera uztea eskatzen dute, bai eta motorrik gabeko mugikortasuna eta garaio publikoa lehenestea. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210421_Supersur1.mp3 Deskargatu hemen

Irati 2018ko martxoaren 8an jaio zen Aranjuezeko espetxean, eta aita eta ama bertan ditu preso oraindik. Urte honetako martxoan, Iratik hiru urte bete ditu eta Espainiar legediak agintzen duen bezala, hiru urte betetzean Irati bere gurasoengandik banatu behar da. Horregatik, Irati eta bere gurasoen eskubideak bermatzeko, Sarek eta “Irati gurasoekin […]

“Pentsio publiko duinak” lelopean adierazi dute, datorren larunbatean, otsailaren 13an, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako lau hiriburuetan mobilizazioak egingo dituztela 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko. Bilboko kasuan, 12:00etan hasiko da mobilizazioa Moyua plazan eta udaletxe aurrean amaituko da. Pentsionistekin batera, hainbat sindikatu eta eragilek hartuko dute parte manifestazioetan; besteak beste, […]

Datorren martxoaren 8an hiru urte beteko ditu Iratik, Aranjuezeko espetxean jaio zen haurrak. Espainiar legediak agintzen du Iratik hiru urte betetzean bere gurasoengandik banatu behar duela. Banaketa hori ekiditeko sortu zen ‘Irati gurasoekin Euskal Herrira’ plataforma, eta eskaera zehatz bat egiten dute bertako kideek. Zaballako espetxea amatasuna eta aitatasuna, zein […]

Abuztu amaieran Biarritzen egingo duten munduko zortzi herrialde boteretsuenen goi bilerak ekarriko dituen ondorioez ohartaraztea da G7 Ez! Plataformaren helburua. Asmo horrekin hainbat mugimendu abiatu dituzte Euskal Herriko herri eta hirietan, larunbatean manifestazioa deitu dute Bilbon. Plataformako kideek salatu dute estatuburu horiek goi bileran hartuko dituzten erabakiek klima aldaketa bultzatzen, […]