Iñigo Cabacasen gurasoak eta Jone Goirizelaia abokatua prentsaren aurrean agertu dira Auzitegi Gorenaren epaia baloratzeko. Goirizelaiak salatu du medioek familiak berak baino lehenago jaso zutela sententzia. Espainiar justizian hori ohitura bihurtu dela eta guztiz onartezina dela ere gaineratu du. Abokatuaren hitzetan, espainiako Tribunal Gorenak ez du kasuaren funtsera joan nahi […]
Jokin Ariznabarreta
Aurtengo lehiaketan guztira 19 gidoi aurkeztu dira, hauetatik 7 euskaraz eta beste 12 gazteleraz. Euskarazko gidoi saritua Asier Hernandez aktore eta testugileak idatzitako ‘Kill, Kerra eta Karma’ izan da. Lehendik ere ‘Café bar Bilbao’ sari bat eskuratu zuen gaztelerazko testu batekin. Oraingoan, 2013an idazten hasi zen testuari berriro ekin eta […]
Hamabi kantaz osatutako diskoa da ‘Aho Uhal’. Ohikoa baino luzeagoa da, azken bi urteetan burututako prozesu luze baten emaitza izan baita. Oraingo honetan, Pablo Novoa musikari eta ekoizle galiziarrarekin batera aritu da lanean Salvador. Donostian aurkeztu berri duen diskoaren izena gaztelerako “riendas” hitzetik dator. Abeslariak bere sare sozialetan argitaratu dituen […]
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak eta Xabier Ugartemendia Negoziazio Kolektiboko eta Ekintza Sindikaleko idazkariak enplegu suntsiketa eta prekarizazioaren arazoak plazaratu dituzte. Horrez gain, enpleguaren defentsan sindikatuak abian jarriko dituen dinamiken berri ere eman dute. Ugartemendiak azaldu duenez, azken urtean 24.300 langile gutxiago daude alta emanda Gizarte Segurantzan Hego Euskal Herrian. […]
“Arduraz komunika dezagun” dokumentalak Euskal Herriko herri hedabideetan egiten den hizkuntzaren erabileraren inguruko gogoeta planteatzen du. Irunen aurkeztuko da gaur, urtarrilak 14, Oiasso Erromatar museoan 19:00etan. Sarrera librea izango da edukiera osoa bete arte, eta bertaratzeko aukera ez dutenek, dokumentala online ikusteko aukera izango dute. Honi buruz hitz egiteko, Antxeta Irratiko […]
Datorren martxoaren 8an hiru urte beteko ditu Iratik, Aranjuezeko espetxean jaio zen haurrak. Espainiar legediak agintzen du Iratik hiru urte betetzean bere gurasoengandik banatu behar duela. Banaketa hori ekiditeko sortu zen ‘Irati gurasoekin Euskal Herrira’ plataforma, eta eskaera zehatz bat egiten dute bertako kideek. Zaballako espetxea amatasuna eta aitatasuna, zein […]
Aurtengo Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia modu presentzialean eta birtualean ospatuko da. Jaialdiak egoitza ofiziala Lekeition izango du eta hainbat jarduera antolatuko dira bertan, Bilbon jaialdia ospatzen den bitartean. “Genero izpirik gabe” lelopean ospatuko da martxoaren 1etik 14ra bitartean Zinegoak jaialdiaren 18.edizioa. Osasun-egoerak ezartzen dituen neurrietara […]
Inguruko ekonomia dinamizatzeko eta indartzeko helburua duen irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba bat da Ekhilur. Eta bertako erabiltzaileei diru elektronikoko kontu bat irekitzen diete Ekhilur sareko saltokietan mugikorrarekin egiten dituzten erosketak ordaintzeko. Proiektu honen nondik-norakoak hobeto azaltzeko Alex, Ekhilurreko kidea izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210111_alex%20ekilur.mp3 Deskargatu hemen.
Urtarrileko merkealdiak merkatarien egoera hobetzeko itxaropenarekin hasi diren arren, aurreikuspenak ez dira oso onak. Pasa den urteko udaberriko derrigorrezko itxierak sektorea gogor astindu bazuen, azaroko murrizketek zauria nabarmen handitu zuten. Ondoren, gabonetako kanpainari esker, arnas apur bat hartzeko aukera izan zuten merkatariek, eta orain, merkealdiekin beste bultzadatxo bat jasotzea espero […]
Hemezortzi urteko gazte legazpiarra da ODIK. Pasa den urtean “Arnastu” eta “Tximak” izeneko singelak kaleratu zituen. Aurten, 2020 urteari amaiera emateko, “Lotsaz gainezka” bere hirugarren kantua kaleratu du, lotsak alde batera utzi eta dance musikaren erritmora gorputzak mugitzera animatzen gaituen abesti martxosoa. Hona hemen Bilbo Hiria Irratian egin diogun elkarrizketa. […]