EKIDA sozialiston kultur ekimena aurkeztuko dute 7Katu gaztetxean

Argitalpenerako, eztabaidarako, kritikarako, azterketarako, sustapenerako aukera emango duen ekimen bat izan nahi du Ekida, borondate sozialistako artistentzako espazio bat, kulturaren eta artearen esparruetatik iraultza sozialistari ekarpena egiteko. Gaur Bilbo 7 katu Gaztetxean aurkezpena egingo dute. Paul Beitiak aurkeztu digu, sozialiston kultur ekimena. Lehenik eta behin www.ekida.eus webgunea jarriko da martxan. Bertan, hilabetero-hilabetero arteari eta kulturari buruzko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak, kritikak eta ekoizpen artistikoak plazaratuko dira. Aurrera begira bestelako proiektu batzuk ere sustatuko ditu EKIDAk: artisten arteko kolaborazioak, argitalpenak, mahai-inguruak eta beste.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #126: Don Inorrez, The Weather Station, TV Priest, Sarah Mary Chadwick, Hutsa, Madlib

az. Ots 17 , 2021
Don Inorrez taldeak (Bide Ertzean taldearen errautsetatik erneturiko lore ederra Imanol Ubedaren eskutik) single berria atera du. Mugiro izan zen bere aurkezpen diskoa eta datorrenaren aurkezpen abestia dakarkigute orain. “Barre ala Negar”. Aurreko saioan aurkeztu genuen talde batekin goaz orain. The Weather Station. Americana izeneko eremuan kokatu genitzake, baina ez […]

Honekin lotuak