IBAIZABAL: Bizkaiko herriek oso gutxi bidali zuten birziklatzera 2016an

Bizkaiko Foru Aldundiak kaleratu ditu lurraldean gaika jasotako hondakinen 2016ko datuak, eta hondakin organikoen bilketan oso gutxi aurreratu da. Maiatzak 17 birziklapenaren nazioarteko eguna da,horri begira jarri gara gaurko saioan eta Ibai Zero Zabor Bizkaiko kidea izan da gurean. Iazko urtean Bizkaian 6.613 tona hondakin organiko jaso ziren banatuta, konposta egiteko. Konparaziorako, urte berdinean Gipuzkoak 42.604 tona hondakin organiko konpostatu zituen, nahiz eta Gipuzkoak Bizkaiak baino 425.000 biztanle gutxiago dituen. Datu kezkagarriak dira Bizkaikoak Zero Zaborren iritziz baina Bizkaiko aldundik aitortutakoa positibotzat jo dute., izan ere, Bizkaiak ez duela %67 birziklatzen aitortu du ahaldun nagusiak.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Haatik dantza konpainiaren bi estreinaldi Umore Azokan

og. Mai 18 , 2017
Haatik dantza konpainiak bi ikuskizun estreinatzen ditu umore azokan asteburuan, 70+1 15 minutuko pieza eta bestetik Korronteari aurrez aurre eginez deiturikoa. Hormek Diote proiektuan zehar sortutako bi pieza labur eskainiko ditu konpainiak bi egunetan. Batetik Iker Arruek sortutako 70 + 1 pieza ikusi hala izango da. Eta bestetik Aiert Beobideren […]

Honekin lotuak