MUSIBLA #126: Don Inorrez, The Weather Station, TV Priest, Sarah Mary Chadwick, Hutsa, Madlib

Don Inorrez taldeak (Bide Ertzean taldearen errautsetatik erneturiko lore ederra Imanol Ubedaren eskutik) single berria atera du. Mugiro izan zen bere aurkezpen diskoa eta datorrenaren aurkezpen abestia dakarkigute orain. “Barre ala Negar”. Aurreko saioan aurkeztu genuen talde batekin goaz orain. The Weather Station. Americana izeneko eremuan kokatu genitzake, baina ez hor bakarrik, musika ikuspegi joriago eta barrokoagoa erakusten dute. Ignorance du izena euren azken diskoak. Hurrengo gonbidatuek soinu lakar eta zuzena dakarkigute, rock harritsua, ebakitzailea, zorrotza. TV Priest dute izena eta euren azken diskoak aulkitik altxarazten gaitu: Uppers. Sarah Mary Chadwick Zeelanda Berriko abesti egile bat da, bere abesti bakoitzean larruazal zati bat topatu ahal da, edo minaren presentzia. Me and Ennui are Friends, Baby du izena bere azken diskoak. Maria Riverok bere bakarkako bideari ekin zion duela zenbait urte, baina bide horretaz gainera badu non zirikatu. Hutsa izena du Eriz Perez gitarrajolearekin 2010ean sortutako taldea. Euren bilketa horretatik Amnesia izeneko diskoa grabatu zuten 2015ean, momentuz azkena. Madlib tadeak egingo digu bisita hurrena. Erritmo apurtuak dira nagusi euren musikan. Groove ikaragarria. Sound Ancestors du izena euren azken diskoak. Bukatzeko erritmoari lotuko gatzaizkio, Badge Epoque Ensemble taldeak utziko digu “Self help” izeneko abestia.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko etxebizitza ia guztiek pasatu dute Eraikinen Ikuskapen Teknikoa

og. Ots 18 , 2021
Bilbon berrogeita hamar urte baino gehiago dituzten etxebizitza eraikin ia guztiek pasatu dute dagoeneko Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (ITE) azken 6 urteetan. Inspekzio hori ondare eraikinaren segurtasuna eta kontserbazioa zaintzeko eta bermatzeko helburua du. Horrela, 2015ean egin zuen Bilboko Udalak EIT txostenak zenbatzeko, antolatzeko eta obligazioari buruzko informazioa emateko egutegia. Ordutik […]

Honekin lotuak