Klima aldaketa ekartzen ari den eta ekarriko dituen ondorioen aurrean prospektiba egitean, gizateriak hartuko dituen bide posibleen aukera bati business as usual esan ohi zaio, ezer ez egiteari, mehatxurik ez balego bezala. Pandemiaren osteko egoerarekin, Josuk azaldu duenez, gobernu guztiak daude onda horretan: txertoa etorriko da, denok jasoko dugu berehala eta, ondoren, lehengo jardun berara bueltatuko gara, ezer gertatu ez bailitzan. Saguzaharra eta kapitala liburuan, Andreas Malmek hausnarketa egiten du pandemiaren jatorri eta ondorioez. Malmen arabera, kapitalismoak ekarri digu pandemia baina, era berean, pandemiak erakutsi digu eskala globaleko politika arradikalak ezartzea posible dela, eta beharrezkoa izango dela jarrera iraultzailea, klima aldaketari globalki aurre egitekotan.
Deskargatu hemen.