MusikaZuzenean TB denboraldi berria ospatzeko Biran festa antolatu dute

MusikaZuzenean TB saioak denboraldi berria hastera doa Hamaika telebistan. 2017an abiatutako saioa da, eta ordutik hona 350 elkarrizketa baino gehiago egin dituzte, gure herriko musika eszenaren argazki zabala eskainiz. Aurten, gainera, 300. saioa ospatuko dute, zifra borobil eta esanguratsua. Irailaren 13an Bilboko Bira kulturgunean izango da ospakizun handia: Gailu taldearen kontzertuaz eta The Rude Kids-en pintxadaz gozatzeko aukera izango da, baita saioaren sintonia eta kareta berriak ezagutzeko ere. Eta hortik aurrera, ostegunero, Euskal Herriko musika sortzaileen berriak pantailara ekarriko dituzte berriro ere. Horretaz guztiaz hitz egiteko, gurean izan da MusikaZuzenean saioaren arduraduna, Koldo.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

A2 mailako euskara ikastaroak ere doakoak izango dira 2025-26 ikasturtean

og. Ira 11 , 2025
Eusko Jaurlaritzak 58,2 milioi euro bideratuko ditu 2025-26 ikasturtean euskara ikasteko diru-laguntzetara. “Besarkatu euskara” lelopean aurkeztu dute matrikulazio kanpaina, eta berrikuntza nagusietako bat A2 mailako ikastaroak ere doakoak izango direla da. Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikarako sailburuordeak nabarmendu du doakotasunak eragin zuzena izan duela matrikulazioan: 2023tik %30 igo da A1 mailan. […]

Honekin lotuak