IBAIZABAL: Azal minbiziaren aurkako kanpaina martxan

Udan hartu beharreko neurriekin jarraituz, azala eguzkitik babesteko kanpaina jarri du martxan beste urte batez Minbiziaren Aurkako Elkarteak. Bizkaiko 39 herritan osasun puntuak jartzen ari dira eta bertan eguzkitik babesteko hainbat gomendio ematen dituzte. Proba fisiko bat ere egiten dute azaleko minbizia prebenitzeko eta Euskal Herrian gutxienez 30eko babesa duen krema erabiltzea komeni dela diote. Azaleko minbiziaren inzidentzia azken urteotan, bataz beste, %10 hazi da. Etorkizunean datuak murrizteko beharrezkoa da arreta prebentzioa eta tratamendu goiztiarra nabarmentzea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Mitski, Julie Doiron, Elle Belga, Nacho Vegas, Joan Miquel Oliver

ar. Eka 6 , 2017
Saio honetan, hasteko, Mitski bezala ezaguna den Mitski Miyawaki, Kanadako Julie Doiron eta beste batzuk entzungo ditugu baina iberiar penintsulako musika dakarkizuegu gehienbat, Elle Belga (Jose Luis Garcia Manta Ray taldeko kide ohia eta bere bikotekide Fany Alvarezen proiektua), Nacho Vegasen disko zahar bat errekuperatuko dugu eta bertatik abesti pare […]

Honekin lotuak