AEK-k Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarriko du abian, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. Euskal Herriko herritarren % 55 erdalduna da. Helduen euskalduntzean Aurrera pausuak emateko euskaltegi sendoak behar direla azpimarratu dute. Urtero-urtero 45.000 herritarretik gora euskara ikasten ari da, baita pandemiak eragindako ikasturte ezohiko honetan ere. Alizia Iribarren koordinatzaile nagusiak aurkeztu digu kanpaina, eta helburua “euskalduntze mugimenduaren garrantzia plazaratzea” dela esan du.
Deskargatu hemen.