Abuztuaren 18an, astelehena, Marte Lasartek kontzertua eskainiko du zuzenean Algara konpartsan #AsteNagusia25

Aste Nagusiko saio berezien harira, Algara konpartsan arituko diren taldeen inguruan hitz egiten ari gara. Oraingoan, Marte Lasarte izango dugu hizpide: 2024an sortutako taldea da, nahiz eta kideek musika ibilbide luzea duten. Taldeko Pello Armendariz abeslariarekin berba egin dugu. Lehen diskoa, Ez da besterik, aurten kaleratu dute eta zortzi abesti biltzen ditu. Pellok azaldu digunez, harrera oso ona izaten ari da. Donostiako Skakeitan taldearen amaieraren ondoren sortu zen proiektua. Aspaldian egindako zirriborroak berrartu eta horien gainean hasi ziren lanean, proiektu berria eraikitzen joateko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bizkaiko Etxera eguna abuztuaren 22an izango da

ar. Abu 12 , 2025
Bilboko Konpartsak eta SAREk prentsaurreko bateratua egin dute abuztuaren 22an izango den Bizkaiko Etxera eguna aurkezteko. Argi esan dute, festaren magian murgiltzeko gogoa badute ere, ezin dutela ahaztu urteetako gatazkak ondorio larriak utzi dituela gure Herrian eta oraindik ere, ondorio hoiek sufritzen ari diren herritarrak daudela Bilbon zein Euskal Herrian. […]

Honekin lotuak