Bizkaiko SOS Arrazakeriak elkarteak adierazi duenaren arabera, gizona Errekaldeko lagun bat bisitatzera zihoala, 24 urteko mutil batek errieta egin, eta autoraino jarraitu zuen. Bertan, zertan ari zen galdetu, eta izkinako okindegiaren pertsianaren kontra bultzatu zuen. Lepotik heldu, eta gizona ihes egite saiatu bazen ere, segituan, gaztearen bost lagun gehiago agertu ziren. Aurpegian kolpe ugari jaso zituen, baina ihes egitea lortu zuen. Segituan, anbulantziari deitu eta Basurtoko Ospitalera eraman zuten biktima.
SOS Arrazakeriak elkarteak “indarkeria arrazista” izan dela azpimarratu du, gizon kolonbiarra inolako arrazoi gabe jipoitu zutelako. Hori dela eta, kontzentrazioa deitu du Ecuador Etxeak Errekalde plazan ostiralean, hilaren 26an, arratsaldeko 19:00etan.
Deskargatu hemen