Pandemiak zeharkatutako Martxoak 8a da aurtengoa. Baina ahal ere erakundeetatik era hainbat mezu eta kanpaina zabaldu dituzte. Horietako baten inguruan hitz egingo dugu jarraian Bilboko Udalak Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, sentsibilizazio kanpaina berria jarri du martxan. Aurten, modu esanguratsuan, gaur egungo osasun krisian emakumeek egin duten lana erakusten da. Xehetasuna ezagutzeko gurean dugu Nekane Alonso Berdintasun zinegotzia.
Bizkaiko Hizkuntzen Mapa osatu du Soziolinguistika Klusterrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren enkarguz. 120 ama hizkuntzatik gora zenbatu dituzte. Euskararen eta gaztelaniaren atzetik, galizierak ditu hiztun gehien: 25.697 bizkaitarren hizkuntza da. Belen Urangak ekarri dizkigu ikerketaren xehetasunak. Azterketa euskara, gaztelania eta ingelesa ez diren hizkuntzen errealitatea ezagutzea izan du helburu. Orotara 120 […]