Nagusitzen garenean nola biziko garen hausnartzen da “A donde vamos” dokumentalean

Noizbait pentsatu al duzu nagusitzen zarenean, zer-nola biziko zaren? Bizkaiko Foru Aldundiak, ETBk, BBK Fundazioak eta Gizadiberrik ‘¿ a donde vamos?’ film dokumentalaren   eskainiko dute gaur Barakaldoko Clara Campoamor Kean. “¿A dónde vamos?” adin guztietako jendearentzat da, eta galdera honek sortutako jakin-minaren ondorioa da: zerekin egongo dugu topo nagusi garenean? Gainera, helburu garbi bat du: gizartean gogoeta eta sentsibilizazioa sortzea, ikus dadin zahartzarora heltzen direnean pertsonek oraindik ere badutela funtsezko eginkizun garrantzitsu eta aberasgarri bat. Marian Gerrikabeitiak zuzendutako film dugu, zahartzen garen heinean, norantz goazen jakin nahi izateko jakinguratik abiatutako proiektu bat da, eta adinekoek beraiek kontatzen digute nola bizi duten zahartzaroa.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bizkaiko basoa berreskuratzeko "Kolore guztietako basoak" ekimena martxan

ar. Urr 24 , 2017
40 talde ekologistek eta arloko hainbat elkarte eta enpresek osatutako plataformak, bertako basoaren berreskuratzearen alde lan egiteko proposamena aurkeztu du gaur “Kolore Guztietako Basoak” izenpean. Proposamen honek EHUko 3 departamenturen babesa jaso du, baita kultura zein akademia arloko 50 pertsona baino gehiagorena ere. Proposamen honen bitartez zera eskatzen diote Bizkaiko […]

Honekin lotuak