AFERAK bertso-dinamika bihar abiatuko da

Urteroko zita du Deustuk AFERAK bertso-dinamikarekin, Elorri bertso-eskolak antolatutako dinamika da eta bihar emango diote hasiera. Maite Sarasola bertsolari eta bertso-eskolako irakasleak kontatu dizkigu xehetasun gehiago. Aurten berrikuntza batekin dator dinamika, izan ere, lehiaketa moduan egingo duten lehen aldia da eta finalean saio bakoitzeko onenek abestuko dute. Maitek azaldu digu irizpideak betiko irizpide zurrunetatik at egongo direla, eta saio amaieran esango dutela zein izan den. Duela bost urte jarri zuten abian auzoan kantatzeko plaza baten beharra zegoelako, hala ere, Maitek aitortu du azken urteetan jende gutxiago joan dela Deustuko Herrikora bertsoak entzutera. Ikustera joan nahi duenak, bertara joan eta gozatzearekin nahiko duela azpimarratu du Sarasolak.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Asteburuan, "LJ 75" antzerkiaren estreinaldia Leioako Umore Azokan

az. Mai 15 , 2024
CIA. BARSANTI kale antzerkiko taldeak “LJ 75” lan berria estreinatuko du ostiralean eta larunbatean, martxoaren 17 eta 18an, Leioako Umore azokan. Pako Revueltasek zuzendu du antzerkia eta berak kontatu dizkigu antzerkiaren nondik norakoak. Bestalde azaldu du, haientzat antzerkietan gai sozialak sartzea guztiz naturala eta normala dela eta horrela egiten dutela […]

Honekin lotuak