MUSIBLA #129: Arlo Parks, Badge Epoque Ensemble, Muskulo, Bartees Strange, Flat Worms, Lepora

Arlo Parks-ek disko ederra kaleratu berri du. Collapsed in Sunbeams bere estreinako diskoa da. Bilduma ederra, hitz poetikoak, erritmo kulunkariak eta soul-pop-disko nahasketa atsegina. Disko honetako bi abestiekin emango diogu hasiera gaurko saioari. Jarraian bagoaz oso gustura entzuten dugun disko batekin. Diskoaren izena da Self Help eta taldea Badge Epoque Ensemble. Soinu gardenak eta ukitu progresiboa. Disko honetan funk eta mistizismoa nahasten dutela irakurri dugu nonbait. Muskulo Oreretako talde bitxia dugu. Hiru disko dituzte kalean, guk gaur lehenbizikoa ekarri dugu Esan Gabe Doa izenekoa. Musika instrumentala, zinematografikoa, nork bere istorioa sor dezake Muskuloren musika entzuten. Bartees Strange beste banda askotarako lan egin izan du gitarra jole bezala. Lagunek bultzatu zuten bere banda propioa sortzera, bere abestiak kaleratu ahal izateko. Horrela sortu zen Live Forever, disko harrigarria, energiaz eta talentoz betea. Flat Worms taldeak eutsiko dio aurreko egilearen energiari euren Antarctica izeneko diskoarekin. Los Angelesetik dator hirukote hau eta garaje soinuz bateko dituzte hurrengo minutuak. Hurrengo taldeak Lepora du izena eta izen berarekin euren lehenbiziko diskoa (Lepora) daukate kalean jada. Azken minutu hauetako elektrizitatea mantentzeko ardura dauka taldeak, eta solbentziaz egingo du. Saioaren azken tartean intentsitate berarekin jarraituko dugu bi talderekin. Lehenbizikoa Bartzelonatik datorren Mourn taldea euren Sorpresa Famila diskoarekin etorriko da. Eta bukatzeko Pink Mexico taldearen Dump diskotik abesti pare bat.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Pandemiaren ostean zer? (eta II). Ekologistok zuzen ginen

og. Mar 18 , 2021
Iñakik ekarri digu Pandemiari buruzko lehenengoa ekologistok arrazoia genuen. Duela 103 urte 50 milioi pertsona hil zituen pandemia batek, gripeak hain zuzen ere. Lehen Mundu Gerra izan zen hedapen faktore handia, eta gerran parte hartu ez zuen Espainiaren izena eman zioten orduko izurriteari. Teoria konspiranoikoak alde batera utzita, pandemiaren sorburua […]

Honekin lotuak