MUSIBLA #164: Ruper Ordorika, Maleza/Sastraka, Don Inorrez, Sofa, Niña Coyote eta Chico Tornado, Vulk, NeOna, Occhi di Farfalla

Egun hauetan, Hautsi da Anphora disko gogoangarriaren “berraurkezpena” egiten ari da Ruper Ordorika, disko hartan Bernardo Atxagaren poemak erabili zituen Ruperrek eta diskoa ikoniko bilakatu zen. Gaur, aitzakia horrekin gure saiora ekarri ditugu bertako bi abesti. Jarraian beste poeta baten testuetan oinarritutako beste abesti bilduma bat: Maleza/Sastraka. Peio Lizarralderen testuak eta Imanol Ubedaren abestiak Don Inorrez proiektuaren eskutik. Hurrena Zarautzetik datorren hirukote indartsu batek egingo digu bisita. Sofa taldekoak ondo baino hobeto konpontzen dira hiruren artean izugarrizko giroak sortzeko. Zuzenean ikusi dutenek bakoitzak bere instrumentuarekin duen abilezia azpimarratzen dute. Krispetak izeneko diskoa kaleratuko dute aurki, bitartean aurrerapen bezala ezagutara eman dituzten bi abesti. Izen bitxia duen diskoa (disko bikoitza!) kaleratu dute Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak, Niña Coyote eta Chico Tornado vs. Don Condor eta Ñora Alacran. Horra! Abesti bitaminikoak. Bide energikoetatik jarraituko dugu. Vulk taldeak euren punk-rock dotorearekin datoz berriz Vulk ez Da izeneko diskoarekin. NeOna taldearekin goaz hurrena. Natali izeneko proiektuaren errautsetatik ernetu den proiektua. Euren lehen grabazioak abesti handiak biltzen ditu. Mundu Berri Bat du izena. Eta bukatzeko Occhi di Farfalla taldearen azken grabazioa: Iraun.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Alderray antzezlanaz Patxo Telleriarekin berbetan

ar. Api 26 , 2022
Tartean Teatroak estreinatu berri du ‘Alderray’ antzezlana, Euskal Herriko hainbat txokotan eskaintzen dabiltza , Patxo Telleria izan dugu gurekin. Alderay istorio kontalaria da, istorio ehiztaria, kalean pertsonai eta istorioak ehizatzen ditu bera aldamenean Morroia izango du, neska gaztea istorioen gosez. Gaur 85 urte betetze dira Gernika bonbardatu zutela, Gernikako sarraskian […]

Honekin lotuak