Idoia Asurmendik 17 kontzertu eskaini zituen Euskal Herrian iazko udan. Bere lehen diskoa atera du, ‘Ilun eta abar’, bihar Bilbon aurkeztuko du, gaur gurean izan da. Azken urtean bizitakoaz hitz egin digu izan ere azken urte honetan asko ikasi du, bere kantuak taldekideekin osatu eta grabatzeraino. Zuzenean talde osoa egongo da, eta diskoko kantu guztiak eskaintzeaz gain bertsioak ere prestatu dituela kontatu digu.
Elvis Presleyk ahots ikaragarria zuen, baina 60ko hamarkadan grabazioak ez ziren onak eta berak Hollywooden egindako lana ares eskasagoa izan zen. 1969. urtearen hasieran Memphisera bueltatu zen eta Chips Moman-en American Studios-en 36 abesti grabatu zituen bertako musikari paregabeen laguntzarekin. Bi LP argitaratu ziren eta gero lan guztiak CD bikoitz […]