Akordiorik ez badago, uztailaren 12tik aurrera zortzi abokatu epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean: Arantza Zulueta, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre Arauko, Nerea Redondo Otamendi eta Juan Maria Jauregi. Orotara 77 urteko espetxe zigorrak eskatu dituzte haien aurka, ETAko kide izatea leporatuta. Aiert Larrate eta Jone Goirizelaia abokatuek azaldu dutenez, prozedura poliziala «kutsatuta» dago, besteak beste, legez kanpoko entzuketak egin zizkietelako atxilotuei, «tortura ebidentziak» daudelako eta auzipetuetako batzuk bi aldiz epaitu nahi dituztelako delitu berarengatik. Hori dela eta, prozesuan izandako jardunbideak baliogabetzeko eskatuko dute. Testuingurua azaldu dute Aiert Larraldek eta Jone Goirizelaiak. Entzun!
Deskargatu hemen.

