Lan baldintza duinen alde, 21 egun gehiago luzatu dute greba UTE Bilboko Argiak komiteko langileek. Bilboko Udalari baldintza prekarioen aurrean beste aldera begiratzea leporatu diote. Udalak argindarra kudeatzeko azpikontratatutako enpresako langileek, hiriko Udalari ere laguntza eta inplikazioa eskatzen diote, nahiz eta ez izan udaletxeko langile zuzenak. Greban eskatzen dituzten puntuetan, beste kaleratzerik ez egotea, eta konbenio kolektibo baten negozioazioa nabarmentzen dira batik bat. Azaldu dutenez, beraien greben oinarria zarata ateratzea da, izan ere, familia askoren egoera ekonomiko kritikoak daude sirena hotsen atzean.
Deskargatu hemen