Igandean, herri-krosa Alde Zaharrean

Alda Zaharreko Jai Batzordeak krosa antolatu du iganderako auzoan. Iñaki Etxarrik Zaharrean Berri Jai Batzordeko kideak kontatu digu krosa egitearen ideia. Korrikaren bueltan auzoa apaindu zuten eta abuztuan, aurretiko abisurik gabe, isuna iritsi zitzaien. Isunari aurre egiteko eta kaleak erabiltzeko eskubidearen alde egiteko krosa antolatu dute auzoan. Izen-ematea igandean bertan egin beharko da, eta korrika egiteko bi ibilbide daude: 1,5 kilometro edo 4,5 kilometro. Ondoren, Iñakik kontatu du auzoan bertan jaitxo bat egingo dutela auzokoak batera egon eta kaleak berreskuratzeko.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Industriaren egoeraren analisia

ol. Aza 29 , 2024
Lanaren Ekonomiaren 2024-25 denboraldia etxebizitzaren auziarekin hasi ondoren, gaurko saioan industria politikaren nondik norakoak aztertu ditugu. Agenda sindikalaren errepasoa egin ostean, Roser Espeltek industriaren inguruan dauden ikuspuntuak kokatu dizkigu. Azkenaldian bigarren sektorearen garrantziaren aldarrikapen berritu bat egon da eta horrek, estatuak izan behar duen paperaren inguruan eztabaida ezberdinak sustatu ditu. […]

Honekin lotuak