Uretara joan gara gaur, tolet, branka eta tostarte berba artean, kresala izan dugu aurpegian. Boga, boga!
Arrauna kirol gogorra dela badakigu, eta horren testigantza ekarri digute gonbidatuek, baita gozamenak ere. Tertulian Jon Iriondo ondarrutarra izan dugu, eta elkarrizketa egin diegu Bizkaiko bi arraunlariri. Arraun autzia duen Plentziako Beñat Astelarra eta etorkizun handia aurretik duen Irati Perez, Deustuko arraun taldeko kidea. Iker Gurrutxagaren kronika, Vitor Beaskoetxearen sinadura eta Unai Mendibururen bertsoa; Ibon Burgoa maisua, soinu-teknikari lanetan.
Deskargatu hemen.