Hiru izango dira aurtengoak, hilaren 15etik 17ra bitartean, Herrijari emon arnasa kultur elkarteak antolatuta. Auzolana oinarri hartuta Eakoek euskaraz idazten den poesiaren erakusleiho bihurtu nahi dute ekitaldi hori. Aurten, besteak beste, Fito Rodriguez, Karmelo Landa, Miren Agur Meabe, Jon Benito edo Leire Lopez Ziloaga ibiliko dira egun horietan. Okasiorako Harrikadie berripapera eta Zaldiarri liburua atera berri dute, Asun Landa antolatzaileak kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago eakopoesiaegunak.com atarian.
Honekin lotuak
-
2014/02/03
IBAIZABAL: Denboralea