SOINUGELA: Chips Moman gogoan

Lincoln Wayne Chips Moman Georgiako La Grange herrian jaio zen 1937an eta bertan ere hil zen 2016an. Gaztetxoa zela eskolatik ihes egin eta Memphisera jo zuen. Bertan, rockabilly talde pare batean jo zuen, baina laster Stax diskoetxean ekoizle, kantu egile eta soinu ingeniari bilakatu zen. Ipar Ameriketako herri musiketan (rock, rhythm and blues, soul, country…) ekoizlerik handiena izan zen lau hamarkadatan. Memphis American Sound Studios sortu zuen eta bertan The Memphis Boys izeneko estudioko musikarien burua izan zen, bere gidaritzapean ehunka kantu ezinbesteko grabatu ziren eta guk gaur berari omenezko Soinugela bat eskaini diogu eta berak ekoitzitako hainbat abesti entzun ditugu.

Gee Whiz (Carla Thomas, 1960), Last Night… (The Mar-Keys, 1961), You Don’t Miss the Water… (William Bell, 1961), The Dark End of the Street (James Carr, 1967), Do Right Woman, Do Right Man (Aretha Franklin, 1967), Memphis Soul Stew (King Curtis, 1967), Son of a Preacher Man (Dusty Springfield, 1968), Born a Woman (Sandy Posey, 1966), Keep On Dancing (The Gentrys, 1965), The Letter (The Box Tops, 1967), Shake a Tail Feather (James and Bobby Purify, 1963), Angel of the Morning (Merrilee Rush, 1968), In the Ghetto (Elvis Presley, 1969), Suspicious Minds (Elvis Presley, 1969), Sugarman (Sam Baker, 1965), Sweet Caroline (Neil Diamond, 1968), Since I Met You (Solomon Burke, 1968), Chicken Crazy (Joe Tex, 1969), Always on My Mind (Willie Nelson, 1982), (Hey Won’t You Play) Another Somebody Done Somebody Wrong Song (B.J. Thomas, 1975), Luckenbach, Texas (Back to the Basics of Love) (Waylon Jennings, 1977) eta Highway Man (Waylon Jennings, Willie Nelson, Johnny Cash, Kris Kristofferson, 1985).

Deskargatu hemen.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bertso egunetan barrena

ol. Api 1 , 2022
Bertso Eguna zita handia da, urtero egutegian gorriz markatua. Aurten Izpuran izan dugu hitzordua, iaz Iruñea eta Getarian, eta aurretik beste hamaika saio. Gaurko POTTO saioan, “Delorean” autoa hartu eta denboran zehar egin dugu bidaia, Bertso Egun askotara egin dugu bisita. Eneko Lazkoz, Oihane Perea, Jon Maia, Iker Gurrutxaga, Sustrai […]

Honekin lotuak