SOINUGELA: Estoy como nunca (Eliades Ochoa) #Konfinamendutik

Kubako musikaririk handienetako bat gonbidatu dugu gaur Soinugelara. Guajira deritzan Kubako musika tradizionala aipatzeaz batera, Eliades Ochoaren izena datorkigu gogora berehala. Hobeto esatearren, Eliades Ochoa eta Cuarteto Patria taldea, aspaldidanik bide luze-luzea egin baitute elkarrekin.

Behinola, gaixoaldi luze samar baten ondotik, zer moduz zegoen galdetu omen zion kazetariren batek Eliadesi, eta berak erantzun «inoiz baino hobeto» zegoela. Erantzun hartan, baina, bere osasunaz eta, bide batez, Kubako iraultzaren egoeraz ere hitz egin nahi izan zuen zeharka, izan ere, asko baitziren sasoi hartan Kubari atzerritik egiten zitzaizkion kritika bidegabeak. (Argazkia: Eliades Ochoa 2005eko Aste Nagusian, ALGARA konpartsaren txosnan).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ETXEA: Eraikinak hastapenetan zurezkoak

og. Api 23 , 2020
“Etxea Ondarea Historia Mintzoa” liburua oinarri Xamar ikerlariarekin Etxearen ondareaz jardun dugu. Etxea izan liteke eraikina, eta izan liteke instituzioa. Bi ezaugarriok izan ditu Euskal Herriko historian. Gaurko saioan lehenengo eraikinen inguruan mintzatu gara. Gaur egun arte iritsi zaizkigun eraikin zaharrenak XV-XVI. Mendekoak dira, horiek baino lehenagoakoak material iragankorrez eginak […]

Honekin lotuak