Gaurtik aurrera merkataritzako 63.000 bonu baino gehiago eskuratu ahal izango dira

Gaur jarriko dira martxan Bilbao bonoak, 16:00etatik eta ekainaren 30era arte, herritarrek MERKATARITZAKO 63.000 bonu baino gehiago eskuratu ahal izango dituzte www.bonobilbao.eus web-plataformaren bidez. Bilboko Udalak ekimen hau jarri du martxan milioi bat euroko aurrekontuarekin, eta bonu bakoitzaren balioa 30 eurokoa izango da; zenbateko horren erdia udalak ordainduko du eta beste erdia herritarrek Bilboko Bonuen programa Covid-19aren kalteen aurkako Bilbao 2022 Planaren barruan dago, zeina udal-ordezkaritza duten talde guztiek adostu zuten. Bilboko Udalak www.bonobilbao.eus webgunea aktibatuko du arratsaldeko 16:00etatik aurrera, herritarrek merkataritzako bonuak eskuratu ditzaten. Milioi bat euroko aurrekontuarekin, oraingo honetan, guztira, 63.603 bonu merkaturatuko dira, iazko antzeko kopurua, eta, horrela, 4,4 milioi euro inguruko negozio-bolumena mugiaraziko da hirian.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Uribe Kostako txapelketa eta Durangaldea Uztabarritzen

az. Mai 4 , 2022
Bizkaian barna ibili gara gaurkoan Bilbo Hiria irratiaren 289. POTTO saioan. Uribe Kostako txapelketaren finala aztertu dugu eta Durangaldeko bertso eskolak antolatutako Durangaldea Uztabarritzen zirkuituaren Elorrioko kolpea ekarri. Uribe Kostako finalean Jone Uria izan da garaile (eta txapeldun handi), Imanol Uriarekin batera buruz burukoa jokatu ostean. 12 bertsolarik hartu zuten […]

Honekin lotuak