Indarkeriaren Oi(h)artzunak, Ander Iriarte eta Amaia Merinoren berriena

Apirilean Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten Ander Iriartek eta Amaia Merinok “Indarkeriaren Oi(h)artzunak” filma; eta baita bertako Film Luze Onenaren Ikusleen Saria jaso ere. Esteban Muruetagoienaren hilketa jorratzen du filmak, haren alaba Tamara Muruetagoienaren hitzak oinarri hartuz. Bi zuzendariak izan ditugu telefonoaren beste aldean, eta Amaiaren hitzetan, filmak hiru ardatz nagusi ditu: Tamararen testigantza, Adur Larrearen animazio irudiak eta Paula Olazen musika. Iriartek azpimarratu du, ezinbestekoa dela kasuei izen-abizenak jartzea egia eta aitortza lortzeko. Urritik aurrera Euskal Herriko herritan aurkeztuko dute “Indarkeriaren Oi(h)artzunak”.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zuberoako Maskaradak asteon ARGIA astekarian

og. Mai 2 , 2024
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Zuberoako Maskaradak; izan ere, aurten estreinakoz figura nagusia, Kabana Handia, emakumezkoa izan da. Bestalde, genero disidenteak eta euskara uztartuta erreportajea ondu du Olaia Garaialdek. Bukatzeko, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako Peio Ormazabal eta Beñat Aldalurren elkarrizketa izan dugu mintzagai.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240502_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak