Kiskur, Txipi eta Goroldio irratian eskutatuta geratu behar izan ziren, ia ia arrapatu zituztelako… Gaurkoan beraien abentura kontatuko digute! Gaurko saioa oso berezia izango da, izan ere, hiru iratxo hauek munduan zehar abentura bila joango dira eta auskalo noiz itzuliko diren! Zaudeten lekuan zaudetela abenturaz betetako opor zoriontsuak opa dizkizuete!! […]

Gure hiru lagunek Maite dituzte haien desbersintasunak, haien koloreak, haien irribarreak. Maite dute ere natura, animaliak, zuhaitzak… baina ze zuhaitz? Zuhaitz mota asko daude! Batzuetan abentura zoragarriak bizi daitezke zuhaitzetik jaitsi gabe. Eta Maite dituzte asmakizunak ere, adi egon, prestatu zuen adimena ea asmatzen dituzuen botako dizkigutenak! https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260611_asmakizunak.mp3 Deskargatu hemen. […]

Irratian sartzerakoan, Txipi ezin da zulo batetik pasatu, oinak oso handiak dituelako. Horrekin, hasten dira hitz egiten bakoitzaren ezberdintasun fisikoei buruz, bata oinak handiak, besteak belarri txikiak…etab. Bururatzen zaie asmakizunetara jolastea, zein da haien gorputzeko atalik gustokoena? Asmatu! Asmakizun bakoitzak gorputzeko atal bati dagokio. Azkenean, entzunda norbait datorrela, musika jartzen […]

Sua taldea bere hirugarren diskoa prestatzen ari da, Urdulizko Tio Pete estudioan. Udazkenean argitaratuko dute lan berria, baina dagoeneko “Sutea” izeneko kantu bat plazaratu dute. Tartetxo bat hartu dugu Sua Taldeko Anerekin hitz egiteko. Kantu zuzena da, eta bertan genozidioa, umeen sufrimendua eta desoreka soziala salatzen ditu. Anerek azpimarratzen du […]

Pantxoa Carrerek lan berria aurkeztu du, ‘Esperantzan’. Kantautorearen bakarkako bigarren lana da eta, Xabier Euzkitze edo Eñaut Elorrieta bezalako bidelagunak ondoan izan dituela baliatuz, folka, tradizioa eta popa uztartu ditu. Demokrazia deituriko kantuak zabaltzen du diskoa Manex Pagola idazle, abeslari eta politikariaren hitzak kantu bilakatuz. Disko berrian kezka eta hausnarketarako […]