UDAL POLITIKA: Etxebizitza hutsak Bilbon, 2016ko aurrekontuak eta Itsas Museoaren egoera ekonomiakoa aztergai

Ostegunean udalbatza izango da eta bertan talde ezberdinek aurkeztutako proposamenak izan ditugu hizketagai. Baina lehenengo, aurreko astean emandako datuak jarri nahiko nituzke mahi gainean: Bilboko Udalak 5.453 etxebizitza zenbatu ditu inor erroldatu barik eta ur-kontsumo barik. Hala ere, beste 3.269 gehitu daitezke, gutxi erabiltzen diren etxeak baitira, inor erroldatu barik eta urtean 19 m3tik beherako ur-kontsumoarekin. Etxebizitza saileko zinegotziak azaldu zuen «etxebizitzaren inguruko politika publikoaren jarduera-ildo nagusi bat hutsik dauden etxebizitzak detektatzea eta alokairuaren merkatura ateratzea da. Hala ere, hutsik dagoen etxebizitza zer den definitzea eta auzo bakoitzean daudenak identifikatzea da zailtasun handienetako bat politika horiek ezarri ahal izateko». EH Bilduk eta Udalberrik Etxebizitza bulegoa beharrezko ikusten dute, azterketa sakona egin behar delako Bilbon dauden etxebizitza hutsen inguruan.

Bestetik ostegunean udalbatza dago, azarokoa, eta bertara eramango dituzten gai batzuk ere ekarri ditugu mahai bueltara. Udalberrik austeritate politikek udaletxeei ekarriko dizkieten murrizketak gaitzetsiko ditu plenoan. Bestetik, 2016 aurrekontuak ez dira osorik  burutu eta EH Bilduk Marta Ajuria zinegotziaren agerraldia eskatu du. Bukatzeko, itsas museoaren egoera ekonomiakoa izan dugu hizpide. Aurreko plenoan, hau da, urriko plenoan, udalbatzak Bilboko Itsas Museoari 75 mila euroko premiazko laguntza ematea onartu zuen. Hori dela eta, EH Bilduk Gardentasuna eskatuko du eta itsas museoaren bideragarritasun plana, egoera ekonomikoa bermatzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Osasuna eta adostasunaren aldeko manifestazioa deitu du GuraSos plataformak

az. Aza 23 , 2016
Gurasos plataformak manifestazioa egingo du azaroaren 26an Donostian. “Gipuzkoa,  Eman bidea Osasuna eta Adostasunari” lelopean zeharkatuko dituzte Donostiako kaleak. Errauste plantaren aurkako plataforma honek ekainean egin zuen manifestazio jendetsuaren ondoren egiten duten hurrengo mobilizazioa izango da azaroaren 26ko manifestazio hau. Hondakinen afera konpontzeko, gizarte eta politika zatiketa eta eremu politikoa […]

Honekin lotuak