SOLAS GIROAN: Udalbiltza auzia bukatu da

Epilogoa, epaia baino ez dela falta esan digu Maribi Ugarteburu Udalbiltza auzian auziperatuak. Zazpi urte ta erdiko istorio gogorra kontatu digu eta Madrilgo Auzitegi Nazionalean bizi izandakoak ere;  auzipetuen artean eta hemengo eta Madrilgo elkartasunarekin momentu onak ere izan direla azpimarratu du. Maribik “etorkizunari ateak ez ixteko” eskatu dio Auzitegairi: epaia, datozen asteetan jakingo dugu eta akusatuek absoluzioa baino ez dute espero. Elkarrizketa bukatu ondoren pasa den igandean Arrasaten Udalbiltzaren alde burututako bertso saioaren Amets Arzalluz eta Unai Iturriagaren bertso batzuk entzungai dira.

SOLASALDIA DESKARGATU

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KINGSTON HIRIA:Gregory Isaacs (1951-2010)

az. Urr 27 , 2010
Gregory Isaacs handia Londresen hil zen Urriak 25ean birikietako kantzerrak jota. Bere arima Jah-rekin bildu da baina bere musika betirako geratu da gure artean eta hori ospatu dogu gaurkoan Kingston Hirian. 1968an hasi gara, bere lehenengo grabazioarekin eta bere ibiladi osoa errepasatu dogu, bide batez, kantari, kantuegile eta ekoizle bikain […]

Honekin lotuak