SOINUGELA: Houdeida Hefdi, Funky Reggae, The Rolling Stones 1977, Morau + Beñardoren ‘Ardo’

Tunisiako Houdeida Hefdi perkusio jolearen lehenengo grabazioa, Fleuves de l’Âme (Arimaren ibaiak), aurtengo musika berriaren misteriotsuenetakoa dugu. Jalal Nader bouzouki jolea, Radhi Chnaouali bibolinak eta Suediako Olaf Dreijer, musika elektronikoaren aztia izan dira Houdeidaren laguntzaileak zeharkaldi honetan. Entzun ditugunak: Appel du Danube, Echos de Medjerda eta Souffles du Nil.

Boss reggae aroko kanturik funkyenetakoak batu dira Trojan Recordsen CD bikoitz batean. 1970ean egindako grabazioak ditugu. Entzun ditugu: Funky Chicken (Winston Groovy), Funky Reggae (Dave Barrer) eta Funky Popcorn (Laurel Aitken).

Aurten azkenean 1977ko martxoaren 4an Torontoko El Mocambo club txikian The Rolling Stonesek grabatu zuen kontzertu mitikoa argitaratu da osorik. Euren azkeneko emanaldia izango balitz moduan grabatu zuten. Inoiz ez dira zuzenean orduan bezainbat onak izan, esan daitekeela rhythm and blues talde ezinbesteko honek gau magikoa izan zuela Toronton. Entzun ditugu: Honky Tonk Women, Hand of Fate, Route 66 eta Rip This Joint.

Adiskidetzari dedikatua da Morauk, Beñardo Goietxek eta Mattinek grabatu duten Ardo bilduma. Bertan, musika, poemak eta marrazkiak bildu dituzte, ardoarekin batera, Gaztelupeko Hotsak etxeak argitaratu duen diskoan. Kantu sorta eder honetatik hainbat kantu entzun ditugu eta, gainera, Andoni Tolosa Morau eta Beñardo Goietxerekin solasteko aukera izan dugu gaurko saioan. Entzun ditugunak: Bandera, Sagar erdi bat, Basque Wine, Txakolin botila bat Gobiko basamortuan eta Ardo ona.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Behotsik 10 urte hamaika lagun

az. Eka 29 , 2022
Bilboko Behotsik orkestrak 10 urte bete ditu 2021ean. Orkestra gazte giza jaio zen Bilbon, baina konturatu orduko 10 urte pasatu dira. Orkestra sinfoniko bat antolatzea ez da gauza makal izan behar horregatik 10 urte horien errepasoa egiteko eta Behotsik hobeto ezagutzeko Ioritz Madariaga batu zaigu, izan ere larunbatean Behotsik 10 […]

Honekin lotuak