SOINUGELA: Miriam Makebaren heriotzaren berri jakin bezain laster

Miriam Makebaren heriotzaren berri jakin bezain laster, saio berezia eta bikaina prestu digu Pedro Elias Igartuak Hego Afrikako emakume kantari garrantzitsu honi buruz. Kantuen artean, bere biografiako hainbat datu tartekatuz, Miriam Makebaren ibilbide musikala zehatz-mehatz ezagutzeko aukera izan dugu: hasierako urteak Hego Afrikan, Londresko aldia, Estatu Batuetako egonaldia, Ginea Konakrira itzuli zenekoa eta abar. Eta ibilbidea kontatzeaz batera, musika aukeraketa anizkuna egin digu Pedrok, Miriam Makeba bere adierazpide,guztietan ezagutu dezagun. Miriam Makeba gogoratzeaz gain, irratsaio honetan beste lan batzuk ere izan ditugu, honako hauek, besteak beste: Conxita talderaen “Cor de Panxa” diskoa, Pata Negra, Putumayo disketxeak atera berri duen “Acoustic Arabia” bilduma eta hilaren 20an Bilboko Kafe Antzokian jotzekoa den Bonamassaren musika.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ:Amagoia, jaki ekologikoak ekoizten eta zuzenean saltzen

og. Aza 13 , 2008
Urte bi luze daramatza Amagoiak (izatez Durangoko kalekumea) lagunarekin Abadiñon lur-saila alokatu eta bertan ekoizten dituztenetatik bizitzeko erronkan. Laurehun oilok emandako arrautzak, eurek egindako ogia eta solokoak batu eta bezeroari zuzenean saltzen diote. Ekoizpen ekologikoa eta hondakinik eragiten ez duen zikloa itxiz. Lehenago emakumeak landa-eremuan bizi duen egoera kaxkarraren aurrean […]

Honekin lotuak