SOINUGELA: Cornelius Brothers, John Fogerty, Bill Frisell, Don Flemons, The Fantastic Four #PedroEliasIgartua

Cornelius Brothers & Sister Rose neba-arrebak 70eko hamarkadaren hasieran Floridan sortu ziren, gospel mundutik rock eremura salto eginda. Guk gaur urrezko kantu legez aukeratu dugun abestia Too Late to Turn Back Now, iragan urtean Spike Leek BlacKkKlansman filmean erabili zuen eszenarik onenetako batean. Bide batez, Corneliusen beste bi kantu ere entzun ditugu: Treat Her Like a Lady eta Don’t Ever Be Lonely.

San Franciscoko John Fogerty AEBko rock eszenan kantugilerik handienetakoa izan da, batez ere 1969-1970 bitartean Creedence Clearwater Revival taldearekin egindako bost LPetan. Gaur omenalditxo txiki bat egin diogu. Horretarako bi bilduma aukeratu ditugu. Lehenengoa 2013ko Wrote a Song for Everyone izan zen, CD honetan berak lagun ospetsuekin egin zituen bertsioen artean batzuk aukeratu ditugu: Fortunate Son (Foo Fighters-ekin), Almost Saturday Night (Keith Urban-ekin), Bad Moon Rising (Zac Brown Bandekin), Long As I Can See The Light (My Morning Jacket-ekin), Proud Mary (Jennifer Hudson, Allen Toussaint eta Rebirth Brass Band-ekin). Bigarrena, Quiero Creedence izenburuko bilduma izan da, 2016koa. Lan honetan hainbat kantari latinok Fogertyren gaztelaniazko bertsioak egin zituzten. Guk bertatik hauek entzun ditugu: Have You Ever Seen The Rain? (Juan Gabriel), Bootleg (Los Lobos), Green River (Billy Gibbons & La Marisoul), Up Around the Bend (Diamante Eléctrico).

Bill Frisell gitarra joleak Thomas Morgan kontrabaxu jolearekin 2016an Village Vanguard aretoan egin zuen kontzertua aurten kaleratu du ECM disko etxeak CD batean Epistrophy izenpean. Disko honetatik Wildwood Flower / Save the Last Dance for Me entzun dugu. Gero, Thelonius Monk-en Pannonica ere entzun dugu Frisellen kontzertu horretatik.

Dom Flemons kantariak XIX. mendean Wild West lurraldean beltzek ekarritako kultura eta abestiak ospatu zituen Black Cowboys izeneko CDan, 2018an Smithsonian institutuaren African American Legacy Recordings sailean argitaratua. Bertatik entzun ditugunak: Texas Easy Street, John Henry y los vaqueros, Po’ Howard / Gwine Dig a Hole to Put the Devil In eta Lonesome Old River Blues.

Detroiteko The Fantastic Four taldeak Tamla-Motownentzako LPa grabatu zuten 60ko hamarkadan baina azkenean apalategi batean geratu zen zinta hura. 2015ean argitaratu zen The Lost Motown Album goiburupean. Gaur kantu batzuk berreskuratu ditugu disko hartatik: Take Him Back if it Makes You Happy, If This World Were Mine, We Can Work It Out eta Keep On Tryin’ (‘Til You Find Love).

 

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Amazon Ezkerraldean, Klasea eta aniztasuna eta Turistifikazioa

ol. Eka 28 , 2019
Gaurkoan Lanaren ekonomia saioaren azkena da. Azkenengo saioan ohiko den egitura ekarri dute Endika Alabaort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariak.  Koiuntura atalean  Amazon Ezkerraldera iristeak dakarrenaren inguruko hausnarketak ekarri ditu Jon Bernat Zubirik.  Egitura atalean  Klasea eta aniztasuna, hau da, “Clase y diversidad” liburua izan dute hizpide.  Saioa Bukatzeko […]

Honekin lotuak