Transfobiaren aurrean tinko lelopean gaur kalera ateratzeko deia egin du E28 koordinakundeak

Ekaianak 28 koordinakundeak  urtero legez, manifestaziorako deia egin du . 19:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik, eta udaletxean amaituko da. Hainbat eragile eta norbanako batzen dituen Bizkaiko E28 Koordinadorak ekainaren 28an kalera ateratzeko deia egin die herritarrei beste behin ere. Transfobiaren aurrean tinko! izango da lelo nagusia, eta horren bidez instituzioak interpelatu dituzte, baina baita mugimendu feminista eta ezkertiarrak zein, oro har, biztanleria osoa ere. Izan ere, deitzaileek “ezinbestekotzat” jo dute trans-askapenaren alde egitea eta posizionamendu hori modu argian adieraztea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #171: Confidence Man, Txo, Walt Disco, Telmo Trenor, MICE, Maraca Diablo, Catch & Soul

ar. Eka 28 , 2022
Gaurko saioaren lehenengo konpasak oso dantzagarriak izango dira. Confidence Man talde australiarraren eskutik disko-soul zartako pare bat jarriko ditugu euren azken diskotik: TILT. Azken saioetan Txo musikariaren musika jartzen ibili gara. Gaur ere Eklektrikoak diskotik ateratako bi abesti ekarriko ditugu. Txomin Larronde itsasuarrak bigarren diskoan abesti biziak bildu ditu. Bere […]

Honekin lotuak